6. ONDORIOAK

Helburu komun bat lortzeko elkarrekin egin duzue lan; eta horretarako, edozein lantegi edo enpresatan aurkitu ahal dituzuen baliabideak izan dituzue eskura (erremintak, internet, makinak, liburuak, ordenagailuak…).

Aldi berean jarduera erreal baten aurrean egon zaretenez, arduraz eta autonomiaz, ikasiz eta pentsatuz, hitz eginez, elkarrekin biziz, pertsona moduan garatuz, eta eginez eta ekinez jokatu duzue.

Lan itzela egin duzue, badaukazue zuen txabolatxoa!